domingo, octubre 05, 2008

Bizikletan ikasi



Ostegunean plazara joan nintzen lagunekin piska bat egoten. Javiren urteak ziren eta opari bat eraman nion, Stirling motor txiki bat, berezia, errota gabeko motorra. Eta Mikeli, nola ez, euren 5 urteetako semea, beste oparitxo bat, Karate Kid-eko panpin bat. Olgetan hasi zen berehala, karatekeriak egiten. Alaia da Mikel, eta lotuezina, beti zerbait egiten. Bizikleta eraman zuen plazara, gustokoa du oso. Beste lagun baten seme eta alaba heldu ziren piska bat geroago, Lucia eta Pablo. Biak dira Mikelen lagunak, baina Pablo lagun minagoa, mutila da eta. 6 urte du Pablok. Urte bat zeukanean aldendu ziren gurasoak, goizegi, eta urte txarrak pasatu ditu gizajoak. Mikel baino nagusiago izan arren ez zekien bizikletan ibiltzen ostegun horretararte, erroberatxoekin bakarrik aritzen zen. Ezin esan nolakoa zuen aurpegia guregana urbildu zenean esaka 'Mikel, Mikel, erroberatxo gabe ikasi dut ibiltzen bizikletan!'. Mikelen bizikleta hartuta une horretantxe ikasi zuen. Mikel beraren atzean hasi zen korrika, maisua balitz bezala. Nahiz eta astiro ibili, nahiz eta berandu ibili azkenean gauza onak heltzen dira beti. Horretara heldu jakin behar da, ibili eta saitu ezkero.

No hay comentarios: