domingo, octubre 12, 2008

Hogei urteko aulkia




Aste polita izan dugu ikasle berriekin. Berri berriak datoz, ezin susmatzn duten ikasteko era berri batera. Bildurrez dabiltza, baina gogoekin datoz. Nahasketa ederra. Ikasgela ez dugu atonduta oraindik baina. Lehengo aurkezpenean erabiliko ditugun aulkietaz hitzegin nien astelehenean. Hogei urte dute eta orduko Peñaskaleko lehengoetako ikasleek egin zituzten. Haun bai ederra!. Harro sentitu behar zirela esan nien. Harro nago ni ere. Denbora luzea pasatu da eta hona nator ostera ere aulki berberetara. Orduan ez ginen 'Peñaskal Fundazioa' 'Taller Escuela El Peñascal Lantegi Eskola' baizik. Hazi eta haunditu egin gara, baina hortxe jaraitzen dute aulkiek. Ea nondik gatozen ez ahazteko balio duten edo.


Jangelan ikasleak laguntzen dituen andrearen senarra ikusi dut ostiralean. Juanjo du izena eta garai haietako ikaslea izan zen, aulkien egile bat. Ikasle gogorra zebilen baina orain lagun handia eta hurbila. Harrobietako kamioi baten gidaria da, laranja kolorekoa. Hurrengo egun baterako gelditu gara ikasleei kamioia erakusteko eta hitz gutxi batzu esateko. Modeloak behar dituzte mutilek eta gizon hau dugu oso modelo ona izango da, orain hogei urte egiten hasi zen modeloa.


Astearen amaieran ikasi ditugun gauzen zerrenda idatzi dugu harbelan. Zuriak dira orain harbelak eta errotuladore beltzez bete dute ikasleek. Pozik egon dira aste hontan ikusi eta ikasi berri izan dituzten gauza guztiekin. Hogei eta zortzi gauza azpimarratu dute. Ez da gutxi. Ikasteko gogoak, bizitzeko indarra eta aurrera jarraitzeko sutsuak.

No hay comentarios: