viernes, septiembre 26, 2008

Berriz ere Peñascalean



Zazpi urte beteko dira abenduan Peñascaletik Errekaldera bizitzen joan nintzela, ia hogei urte hor ibili ostean. Goiz goizean igo ohi nintzen Feli-ren bila egunero Boluetara beharrera, baina kotxez eta erdi lotan. Orain, Peñascaleko tailer batera bidali nindutela lanera, ia egun osoa pasatzen dut hemen, eta lehenagotik ezagutzen nuen jendea ikusten hasi naiz ostera ere. Agur beroak, besarkadak, musuak dauzkat maiz egun hauetan. Ederra eta hunkigarria.

Asteazken arratsaldean Dolar ikusi nuen, tailerreko atearen aurrean. Andra jatorra bera. Beraren senarra, Luis, ezagutzen dut asko ere, gurekin etxean luze egon zen proiekto hombreren terapia egiten zuen bitartean. Ikusi nuen azkeneko aldian, urte bi edo dela, zerbait esan baina, atzo, pozez betea konfirmatu zidan, aste bi barru hamar hilabeteko alabatxoa emango dietela adopzioan. Familia osoarentzako opari handia. Bizitza bizitzeko gogoak somatzen zitzaizkion begietan. Lagunen kemen xume eta indartsua ikusteak bultzatzen nau asko.

Ostegun goizean joan nintzen kamioi batez Boluetako tailerreko makina batzu hartzera Peñascalera igoteko. Hor hasi dira ihazko ikasleekin iada. EPO-koak izanda ere pozik topatu nituen mutil eta neskak, Iker, Borja, Iban, Eneko, Ander... Gogor lagundu ninduten makinak eta trasteak kamioira igoten. Triste, alde batetik, makinak eramaten nituelako. Pozik laguntzen zutela ba zekitelako. Normala den legez, gorabeherak izan genituen ihaz. Asko bultzatu nituen klaseetan eta proiektu handi sorta eder bat amaitzen lortu genuen. Harro sentitzen dira horregaitik eta horretarako prest daude oso. Zerbait ona, zerbait berezia egiten duela badakien, ahal duela ikasi eta dastatu duen eta aurrerago jarraitu nahi ez duen inor ere ez dut ezagutu nik ikasleen artean. Ahal dutela ikusita, ezin dira lotu. Aurrera eta gora Boluetakoak.

No hay comentarios: