lunes, septiembre 29, 2008

Nora, eta hara



Josurekin egon nintzen hizketan ostiralean. Irturgina da bera, ikasleohientzako antolatu dugun enpresatxo batetan egiten du lan. Langilea, arduraduna, azkarra, gogorra, indartsua eta beti alaia. Gogoz eta gustora ibiltzen da lanean, ia beti. Bi urtetako alabatxo bat dauka, oso gaixorik. Epilepsi krisiekin hasi zen aspaldi eta, horra hor, meningitis b-a harrapatu zuela uda baino pixka bat lehenago. Une zailak igarotzen ari dira. Horrelako haurtxo txikiak horrenbeste gaixotzen direnean ez dakigu ondo zer egin. Ezin izan dute urrutira joan oporretan. Krutzesko ospitaletik hurbil gelditu behar izan dira, badaezpada ere. Gehiegizkoa da zuhurtzi mota hori. Beldurra ematen du, baina. Bizitza aldatu zaiola erabat, dio, baina zentzu hoberenean. Espero zutenarekin zerikusirik ez daukala. Askotan, bat batean ospitalera joan behar dira, korrika, beldurrez, krisi baten erdian. Horrek bihotza aldatu egin ziola esan zidan. Ume gaixo asko ikusi du ospitalean, larregi egoera larritan. Beste umeen guraso askorekin egon da luze itxaroten, ea zer gerta zitekeen jakin arte. Berbatan luze ere. Hasieran berak behar zuen laguntza, orain berak laguntzen du. Behin gizon mairu handi bat euki zuen besoetan negarretan. Beste batetan... Elkartasuna sortzen da hor, muga guztiak apurtuz. Besteak bihotzez maitatzeko indarra hartu du hortik. Holan kontatzen zuen berak.




Medinan egon gara asteburuan, lagun batek eraiki berri duen etxean. Polita zen oso, baina barruan zegoen girotik ikusita politagoa ere. Horra joan zen beste lagun bat, Josuren bezalako beste alabatxo batekin ere, Nora. Ez zegoen gaixorik ordea, bizi bizi baizik. Lasaia da eta argia. Alde handia bien artean. Baina biek daukate bi urteetako umeek izaten ohi duten bizitzeko indar lotuezina. Nahi gabe, pentsatu gabe, baina jolas egiteko gogoz dana ezagutzeko joera,gura , guztiok maitatzeko, edo maita dezaten... Horretan ere guztiok elkarrekin. Norbait maitatzeko urbil dagoenean erraz irtetzen zaigu bihotza, lotu gabe ibiltzeko prest.

No hay comentarios: