miércoles, julio 22, 2009

Aulki gehiago


Peñaskalean egin genituen hogei urteko aulki horiek hasi gara egiten hemen, Smarako zentroan . Guretzako egingo ditugu orain ere, baina alboan dagoen kirol eskolakoek beste hirurehun aulki gehiago nahi dute. Lehen hasi zenaren segidan ibiltzen gara hemen. Mahaiak, apalategiak, ateak, larogei negutegi, nekazarientzako erremintak, heziak… Laneko arazoa aurrera doala ematen du. Horrenbeste beharrarekin aulki gehiago beharko dugu atsedena hartzeko. Oraindik hobeto.
Eta onena saharahuiek lanari ipintzen dioten gogoa da. Beroarekin eta, baina lotu gabe, lanean ikasteko indar eta bizi izugarriekin. Horrela izan zen lehenago eta honela da orain. Granadako ‘pastoreroek’ aulki sorta bat zuten bere museoan. Atzekaldean, butaka bat, piska bat aurrerago lurrunezko aulki bat, aurrerago ere, egurrezkoa, aurrean hiru ankatako banketa txiki bat. Eta guztien aurrean esertzeko harri bat. Nik bisitatu nituenean oso ondo ibiltzen ziren eta oso kooperatiba indartsua zeukaten. Baina butakan esertzen zirenean ez zuten hasi zirenekoa ahaztu nahi. Alboan ipinita ezin zuten harria ikusi. Hilaran ipinita bai, nortzu izan ziren ahaztu gabe. Aulkiek ere daukate kontatzekoa.

viernes, julio 17, 2009

Alhilhal


Bloga idazten hasi nintzenetik luze pasa da. Eta luzeera horretan gauza asko pasa dira ere. Saharako kanpamenduetara lanera loan nintzen otsailean. Peñaskalekoa utzi eta egiten ba dakizkidan gauzak egitera etorri naiz hona. Etapa berri bat hasi nintzen orduan. Alhilhal da hilargi berria arabieraz. Etapa berri hau hilargiaren arabera izatea gustatuko litzaidake. Txikietatik betera heldu arte, hazten, argia piztuta. Gauetan ederr oso ikusten da hilargia hemengo zeruetan. Hilargia eta izarrak aspildi ikusten ez nituen bezala agertzen dire basamortuko gauetan. Orduak pasatzen ditugu begiratzen gauetan, ea zein den bakoitza, liluratuta.
Eta hilargi berri honekin hasi naiz idazten ostera ere. Hemengo lagun guztiekin batera agur bat irakurtzen duzuenoi. Danok batera beteko dugu hilargia gure argi biziaz.