lunes, septiembre 29, 2008

Nora, eta hara



Josurekin egon nintzen hizketan ostiralean. Irturgina da bera, ikasleohientzako antolatu dugun enpresatxo batetan egiten du lan. Langilea, arduraduna, azkarra, gogorra, indartsua eta beti alaia. Gogoz eta gustora ibiltzen da lanean, ia beti. Bi urtetako alabatxo bat dauka, oso gaixorik. Epilepsi krisiekin hasi zen aspaldi eta, horra hor, meningitis b-a harrapatu zuela uda baino pixka bat lehenago. Une zailak igarotzen ari dira. Horrelako haurtxo txikiak horrenbeste gaixotzen direnean ez dakigu ondo zer egin. Ezin izan dute urrutira joan oporretan. Krutzesko ospitaletik hurbil gelditu behar izan dira, badaezpada ere. Gehiegizkoa da zuhurtzi mota hori. Beldurra ematen du, baina. Bizitza aldatu zaiola erabat, dio, baina zentzu hoberenean. Espero zutenarekin zerikusirik ez daukala. Askotan, bat batean ospitalera joan behar dira, korrika, beldurrez, krisi baten erdian. Horrek bihotza aldatu egin ziola esan zidan. Ume gaixo asko ikusi du ospitalean, larregi egoera larritan. Beste umeen guraso askorekin egon da luze itxaroten, ea zer gerta zitekeen jakin arte. Berbatan luze ere. Hasieran berak behar zuen laguntza, orain berak laguntzen du. Behin gizon mairu handi bat euki zuen besoetan negarretan. Beste batetan... Elkartasuna sortzen da hor, muga guztiak apurtuz. Besteak bihotzez maitatzeko indarra hartu du hortik. Holan kontatzen zuen berak.




Medinan egon gara asteburuan, lagun batek eraiki berri duen etxean. Polita zen oso, baina barruan zegoen girotik ikusita politagoa ere. Horra joan zen beste lagun bat, Josuren bezalako beste alabatxo batekin ere, Nora. Ez zegoen gaixorik ordea, bizi bizi baizik. Lasaia da eta argia. Alde handia bien artean. Baina biek daukate bi urteetako umeek izaten ohi duten bizitzeko indar lotuezina. Nahi gabe, pentsatu gabe, baina jolas egiteko gogoz dana ezagutzeko joera,gura , guztiok maitatzeko, edo maita dezaten... Horretan ere guztiok elkarrekin. Norbait maitatzeko urbil dagoenean erraz irtetzen zaigu bihotza, lotu gabe ibiltzeko prest.

viernes, septiembre 26, 2008

Berriz ere Peñascalean



Zazpi urte beteko dira abenduan Peñascaletik Errekaldera bizitzen joan nintzela, ia hogei urte hor ibili ostean. Goiz goizean igo ohi nintzen Feli-ren bila egunero Boluetara beharrera, baina kotxez eta erdi lotan. Orain, Peñascaleko tailer batera bidali nindutela lanera, ia egun osoa pasatzen dut hemen, eta lehenagotik ezagutzen nuen jendea ikusten hasi naiz ostera ere. Agur beroak, besarkadak, musuak dauzkat maiz egun hauetan. Ederra eta hunkigarria.

Asteazken arratsaldean Dolar ikusi nuen, tailerreko atearen aurrean. Andra jatorra bera. Beraren senarra, Luis, ezagutzen dut asko ere, gurekin etxean luze egon zen proiekto hombreren terapia egiten zuen bitartean. Ikusi nuen azkeneko aldian, urte bi edo dela, zerbait esan baina, atzo, pozez betea konfirmatu zidan, aste bi barru hamar hilabeteko alabatxoa emango dietela adopzioan. Familia osoarentzako opari handia. Bizitza bizitzeko gogoak somatzen zitzaizkion begietan. Lagunen kemen xume eta indartsua ikusteak bultzatzen nau asko.

Ostegun goizean joan nintzen kamioi batez Boluetako tailerreko makina batzu hartzera Peñascalera igoteko. Hor hasi dira ihazko ikasleekin iada. EPO-koak izanda ere pozik topatu nituen mutil eta neskak, Iker, Borja, Iban, Eneko, Ander... Gogor lagundu ninduten makinak eta trasteak kamioira igoten. Triste, alde batetik, makinak eramaten nituelako. Pozik laguntzen zutela ba zekitelako. Normala den legez, gorabeherak izan genituen ihaz. Asko bultzatu nituen klaseetan eta proiektu handi sorta eder bat amaitzen lortu genuen. Harro sentitzen dira horregaitik eta horretarako prest daude oso. Zerbait ona, zerbait berezia egiten duela badakien, ahal duela ikasi eta dastatu duen eta aurrerago jarraitu nahi ez duen inor ere ez dut ezagutu nik ikasleen artean. Ahal dutela ikusita, ezin dira lotu. Aurrera eta gora Boluetakoak.

miércoles, septiembre 24, 2008

Gaurtxe hasi naiz



Gaurtxe hasi naiz blog hontan idazten. Gauza asko daukat buruan. Azkengo egun hauetan laneko arazoak eta erronkak dabilz bueltaka batez ere. Beste egunerako utziko ditugu arazoak.


Kurtso honetarako pentsatu dudan lehengo erronka dut gogor barruan. Boluetako Eskolaratzeko Programa Osagarriaren, EPO-ren ikasleekin ihaz hasi genuen web gunearen sormena jarraitzea Peñascalean, eta blog antzeko zerbaitean eurek egiten dituen lanak, idazketak etabar, azaltzea.


San Inazioko Berritzegunean egon naiz goizean Marian York-ekin. Laguntza ederra jaso dut berarengandik blog etabarreko sistemak antolatzeko. Eskerrik asko Marian.


Boluetako EPOren jarraipen batzarra egin dute goizeon ere. Inmaculada Cerecedak zoriondu egin gaitu ihaz Boluetan egin genuen webgunearengaitik, beraren bizitasunarengaitik. Oso atsegin zaio ikasleen argazkiak, bideoak... Bizia nabaritzen du tokiak. Zentroko bizia du azalean, ikasleen begietatik azalduta, ikasleek ikusi gurako lukeetela nik uste nuen ikuspegitik atonduta dago. Asmatu egin dugula uste dut. Inmaculadak esaten dituen gauzak onak eta politak izan dira beti . Pena dut aurten hor ez jarraitzea.


EPO-ren ikasleak lehengo mailako tresna hauetan aritzea ederra da. Udan, Bolivian egin ditudan hamabost ikastetxeko bisitetan ere, aritzen ziren blogak eta egiten. Beharbada azken orduko tresna hauek sokaren muturreko azkenengoentzako dira ondo. Azkena, azkenean daudenentzat. Atzana atzekoentzako.


Urte hontan azkenetik hasiko gara, beraz.